miércoles, 4 de mayo de 2011

Hauteskundeak badatoz!!!

Herritar agurgarria:

Joan den maiatzaren 1ean, Herri batzarra gauzatu zeln eta bertan Herri kontseilua berritzeko proiektua onartutzat eman zen. Hori dela eta , jada hauteskunde batzorde bat lanean hasi da. 

Batzarrean adierazi zen bezala herritar orok du eskubidea hauteskunde hauetan hautagai izateko. Hautagai izateko hiru modu daude:

1.-  Norberak bere burua aurkeztea.
2.-  Besteren batek pertsona bat proposatzea.
3.-  Kolektibo/ talde batek hautagaiak proposatzea.

Horretarako hautagaiak proposatzeko orria bete behar da, orri hori bakoitzak bere etxean jasoko du. Orria hauteskunde batzordeari iritsarazteko modu ezberdinak daude:

1.- Orria bete eta kultur etxeko buzoiean botatzea.
2.- Bulegoan entregatzea. (astelehenetik ostiralera 3:30etatik 7:30etara)
3.- Emailez bidaltzea (herrikontseilua@gmail.com)
4.- Telefonoz deitzea 943313030 (astelehenetik ostiralera 3:30etatik 7:30etara)

Orria betetzeko garaian, zuen burua proposatu nahi baduzue bertan idatzi eta aukera duzue beste 6 izen proposatzeko.

Honako data hauek kontuan hartu behar dira:

§        Maiatzak 20: data hau izango da hautagaiak aurkezteko azken eguna.
§        Maiatzak 27: data hau izango da erreklamazioak egiteko azken eguna.
§        Ekainak 19: HAUTESKUNDE EGUNA.

Edozein duda izanez gero, emaila idatzi (herrikontseilua@gmail.com) edota telefonoz deitu 943313030 telefonora.

Zuen parte hartzea garrantzitsua da eta beraz animatu!!!

martes, 3 de mayo de 2011

Herri Kontseilua

1996.urtean Igeldoko Herri kontseilua osatu zen. Garai horretan, Herri Kontseilua 20 kidek osatu zuten. Urteak aurrera joan diren heinean, kideak gutxinaka herri kontseilutik ateratzen joan dira eta gaur egun talde erdia dabil martxan gutxi gorabehera.

15 urte pasa ostean garaia iritsi da Herri Kontseilua berritzeko!!!

Blog honen helburua izango da gaurtik aurrera herri kontseiluaren nondik norakoak argitaratzen joatea.